Iraitz Salegi (topatu.eus): Proiektua autofinantzatzeko modu bat da TOPATU FEST..
Topatu gazte proiektu komunikatiboak datorren ostegunerako «Topatu Fest» antolatu digu Gasteizko gaztetxean, eta guri aitzakia ezin hobea iruditu zaigu bertako Iraitz Salegirekin hitz egiteko.
Topatu zer den, nola finantzatzen den, nola lan egiten duten eta beste hainbat kontuz hitz egin digu Iraitzek. Horretaz gain, baina, bi esklusiba eman dizkigu: Webgune berria martxan dutela, eta «Gure kabuz ala hil» dokumentala azaroaren 27an estreinatuko dutela.
Azken honetan, bada pegarik, ordea: Kortxoenean egin nahi zuten aurkezpena, baina, dakizuenez, Ernesto Goia eta Eneko Gascoren hondeamakinek hauts bihurtu dute Groseko gaztetxea. Baietz, ordea, Kortxoeneako lagunek, eta eurekin Topatukoek, beste zerbait asmatu!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!