Irailaren 19an hasiko dira Hizpidea eta Araba Hizpide irratsaioak, Hala Bedi Bi-n
Udaren ostean, prest dira Hala Bedi irratiko estudioak. Hala Bedi Bi irratian irailaren 19an hasiko da 2016 – 2017 ikasturtea . Euskara hutsean emititzen dugu Hala Bedi Bi- tik (88.8 edo halabedi.eus), eta, aurten ere, aurreko ikasturtean hasitako Araba Hizpide eta Hizpidea magazinekin jarraituko dugu, ordu erdi luzatuz ikasturte honetako emisioa.
8:30etatik 09:00ak arte Arabako egunerokotasunari errepaso egingo diogu albistegi formatu batekin, iritzi – tartea ere bertan sartuz (20 iritzi emaile baino gehiago izango ditugu aurtengoan).
09:00etatik 10:00ak arte, Bilbo Hiriarekin batera, Euskal Herriko egunerokotasunaren berri emango dugu, kolaborazioak, elkarrizketak, erreportajeak eta atal ezberdinak uztartuz. Elkarlanean sakonduko dugu Bilbon eta Gasteizen.
10:00etatik 11:00ak arte, kolaborazioak, eguneko elkarrizketak, eskualdetako korrespontsaliak… Araba Hizpideko tarte garrantzitsuena. Aurten, gainera, bi atal berri estreinatuko ditugu: «Enborra» eta «Sortuko dira besteak». Guztira, 35 kolaboratzaile baino gehiago izango ditugu Arabako egunerokotasuna aztertzeko edo honen inguruan iritzia emateko.
- 08:30 – 09:00 | Araba Hizpide (albisteak, eguraldia, iritzi – tartea eta eguneko prentsaren errepasoa)
- 09:00 – 10:00 | Hizpidea
- 10:00 – 11:00 | Araba Hizpide
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!