Iragan astean Iruraiz Gaunan jazotako laneko heriotza salatu du gehiengo sindikalak
Langile bat hil zen Iruraiz Gaunan abenduaren 7an, Construcciones Tavar enpresarentzat lanean ari zen 56 urteko igeltseroa.
Euskal Herriko gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du Gasteizko Correos-en egoitza nagusiaren atarian pasa den asteazkenean, hilaren 7an, gertatutako lan heriotza salatzeko.
Hain zuzen ere, Construcciones Tavar enpresarentzat lanean ari zen 56 urteko igeltsero bat zendu zen enpresa Arrietan (Iruraiz-Gauna) egiten ari den etxebizitzetako obra batean. Antza denez, langilea ondoezik sentitu zen eta larrialdi zerbitzuak bertaratu bazin ere, gutxira hil zen. Heriotza horrekin, dagoeneko gutxienez 71 langile hil dira 2022ean Euskal Herrian, hamaikagarrena Araban.
Eraikuntzaren sektorean azpikontratazioaren katea gehiegi erabiltzen dela salatu du LAB sindikatuak, honek langileentzako arrisku egoerak biderkatzen dituelako eta laneko segurtasunari buruzko araudia betetzen dela kontrolatzea zailtzen duelako: «Enpresen etekina langileen prekaritatearen aurretik lehenesten duen eredu baten emaitza da hau, eta prekaritate horrek hil egiten du».
ELAk ere azpimarratu du eraikuntza sektorean langileen baldintzak gogorrak direla eta sektoreko ezbehar tasa «handia». «Horri geroz eta ohikoagoak bilakatzen ari diren istripu kardiobaskularrak batzen badizkiogu, datuak beldurgarriak dira», gehitu du sindikatuak. Administrazioaren arduragabekeria ere salatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!