Ioritz Iglesias (ELA): «Neurri estrukturalak hartu nahi dituzte egoera koiunturala aprobetxatuz, hemendik ateratzean irabazi gehiago izateko»
Larunbatean manifestazioa egingo du Gasteizen Arabako Aeronautika sektoreak.
Arabako aeronautika enpresa ugaritan lan gatazkak piztu dira, Covid-19aren pandemiak sortutako egoeragatik. Honen aurrean kaleratze ugari eta langileen kaltetan joango diren bestelako neurriak aurkeztu dituzte hainbat enpresak. Sektoreko langileak batu eta borrokan ari dira, larunbatean egingo duten manifestazioa horren adibide.
Ioritz Iglesias ELA sindikatuko kidea izan dugu gaur Hizpidean. Sektorearen egoera, enpresen mehatxuak eta beste hainbat kontu azaldu dizkigu. Arazo koiuntural hauek aitzaki hartuta langileak kaleratu eta aldaketa estrukturalak egin nahi dituztela salatu du, langileen kaltetan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ioritz Iglesias (ELA): "Neurri estrukturalak hartu nahi dituzte egoera koiunturala aprobetxatuz, hemendik ateratzean irabazi gehiago izateko"00:25:56
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!