Intza Gurrutxaga (Euskal Herrian Euskaraz): «Euskarak biziraungo badu, independentzia ezinbestekoa da.»
"Espainia eta Frantziaren menpe gauden bitartean eraso judizialak jasaten jarraitu beharko dugu."
Elkarrizketa mamitsua eskaini digu Intza Gurrutxaga Euskal Herrian Euskaraz-eko kideak. Hasteko, euskarak egun bizi duen egoera, erakunde publikoen jarrera eta herri mugimenduaren erantzuna zein izaten ari den azaldu digu.
Aurten 44 urte bete dituen Euskal Herrian Euskaraz taldeak, pandemia garaia baliatu du «Astindu» barne prozesua aurrera eramateko. Barne prozesu honek eman dituen fruituen berri eman digu Intzak, adibidez, barne antolaketan egin dituzten moldaketen azalpenak eman dizkigu.
Nabaria da egun euskararen aurkako giro geroz eta gogorragoa, horren adibide dira epaitegi espainiarretatik datozen euskararen aurkako erasoak. Espainia eta Frantziaren menpe gauden bitartean eraso judizialak jasaten jarraitu beharko dugula azpimarratu du Intzak.
Urrira begira, «Euskaltzale independentisten topaketak» antolatzen ari dira Billabonan (Gipuzkoa). Datozen egunetako mobilizazioen berri ere eman digu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Intza Gurrutxaga (Euskal Herrian Euskaraz): "Euskarak biziraungo badu, independentzia ezinbestekoa da."??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!