Inoiz baino lagun gehiagok eman dute izena Gasteizko Mintzalaguna egitasmoan
Emakumeak dira gehiengoa (%71a) egitasmoaren 10.urteurrenean. 1.000 lagun inguruk eman dute izena Araban eta Gasteizen kontzentratzen da gehiengoa.
Beste urte batez, oso arrakatasua izan da Mintzalagun kanpaina eta hala erakusten dute datuek. 696 lagunek eman dute izena ikasturte honetan Gasteizen, 82 talde ezberdin osatuz. Egitasmoa martxan jarri zenetik, datu onenak dira hauek: inoiz ez da hainbeste parte hartzailerik egon. Ikasturte honetan aurrekoan baino 38 izen emate gehiago jaso dituzte.
10 urte bete ditu GEU elkarteak Gasteizko euskalgintzaren eta beste hainbat eragileren laguntzarekin martxan jarritako egitasmoak. Baina Gasteizkoa ez da salbuespena: Euskal Herri osoan gero eta jende gehiago ari da bihurtzen mintzalagun, eta hala erakusten dute datuek.
Adinari dagokionez, batez bestekoa 48 urtekoa da, mintzalagun nagusienak 80 urte izanik eta gazteenak 18.
Nobedadea ez den arren, aipatzeko beste datu bat emakumeen parte hartzea da. 696 lagunetatik 493 emakumeak dira (%71) eta gizonak, aldiz, %29a.
Belaunaldi berriak sartu diren arren, badaude oraindik ere «beteranoak». Gaur egun, hasieratik parte hartu duten 25 kide daude: 2007 eta 2008 urteetan izena eman zuten eta egitasmoan jarraitzen dute.
2007an 100 lagun hasi ziren ordubetez astero biltzen, eta Araban, gaur egun, 1.000 mintzalagun inguru daude, gehiengoa hiriburuan kontzentratuz. Gainontzekoak, Aiaraldean, Gorbeialdean, Lautadan, Mendialdean eta Arabako Errioxan elkartzen dira.
Ez da asko behar mintzalaguna izateko. Eskatzen den bakarra euskaraz komunikatzeko gai izatea da, astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartuz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!