Inoiz baino eragile gehiagoren bultzadarekin ospatuko dituzte Amurrioko Jai Herrikoiak
Herri Mugimenduko hamar eragile baino gehiagok egingo dituzte posible jaiak. Abuztuaren 11n hasiko dira Jai Herrikoiak eta Gazte Eguna abuztuaren 13an ospatuko dute.
Gasteizko jaiak amaitu bezain pronto hasiko dira Amurrioko Jai Herrikoiak. Aurten, inoiz baino eragile gehiago egongo dira jai hauek prestatzen eta aurrera eramaten, tartean, Amurrio Trail, Ernai, Gure Esku Dago, Mendiko Lagunak edota Amurrioko Gazte Asanblada. Bi egun egongo dira bereziki nabarmentzeko:
- Aurten egun bat lehenago hasiko dira Jai Herrikoiak eta abuztuaren 11n izango da ospatuko dute hauen aldeko eguna, txupinazo herrikoi batekin hasiera emanez.
- Gainera, abuztuaren 13an, igandean, Gazte Eguna egingo dute eta egungo ekintza gehienak Gazte Karpan izango dira.
Musikari dagokionez, eskaintza ezberdina egongo da Gazte Karpan eta Txosnagunean: Dj Bull, Radio Revolución, Aiaraldeako Soinu Sistema, Pottors Destroyers … Gainera, bertsolariekin disfrutatzeko aukera ere egongo da, bertso poteoa egingo dutelako abuztuaren 11n Iñaki Viñaspre eta Izar Mendigurenekin eta abuztuaren 15ean, adliz, bertso saioa egongo da: Alaia Martin, Oihana Bartra eta Aroa Arrizubieta egongo dira Amurrion.
Azaldu dutenez, ez da eraos matxistarik onartuko txosnagunean eta salaketak egiteko telefonoa 617 82 25 85 izango da.
Jai Herrikoien egitaraua
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!