Iñigo Leza (Tren Sozialaren Alde): «Europan guk esaten duguna egiten dute, tren guztiak joatea trenbide beretik»
Espainiako aurrekontuetan adostu dute ikerketa bat abiatzea egungo trenbide sarea indartu eta egokitzeko aukerak aztertzeko.
Joan den ostiralean egindako prentsaurrekoan, tren sozialaren aldeko plataforma ezberdinek positiboki baloratu zuten Espainiako aurrekontuetan partida bat adostu izana trenbide sarea hobetzea ikertzeko. Honek bidea ireki liezaioke AHTaren aurkako plataformek hainbestetan proposatu dutenari. Benetan herritarren eskura egongo den trenbide sare soziala indartzea, eta egokitu daitezela AHTa ere pasatzeko, trenbide sare berri bat sortzeko azpiegitura faraoniko berririk gabe.
Iñigo Leza Tren Sozialaren aldeko plataformako kidea da eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean. Ikerketa berri honek izan ditzakeen eraginak aipatu dizkigu, eta haiek ikerketa independente bat abian daukatela kontatu digu. Ikerketa paralelo hau finantzatzeko crowdfunding kanpaina bat jarriko dute abian.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñigo Leza (Tren Sozialaren Alde): "Europan guk esaten duguna egiten dute, tren guztiak joatea trenbide beretik"00:12:05
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!