Iñigo Leza (Araba Bizirik): «Kapitalismoa aldatzen badugu baina lurraldea ez bazaigu gelditzen gero bizitzeko, ez dago ezer»
Larunbatean, maiatzaren 14an, manifestazioa antolatu du Araba Bizirikek, 19.00etan Bilbo Plazatik.
«Lurra defendatuko dugu! Tapia Legeari Ez!» lelopean mobilizatzera deitu du Araba Bizirik plataformak. Ingurumen Administrazio Lege berriak, Tapia Legeak, proiektu kaltegarri ugari ahalbidetu ditzake Eusko Jaurlaritzak erabakia hartu dezakeelako Udalen nahien gainetik. Arrisku honetaz ohartarazi zuen bere garaian Araba Bizirik plataformak eta protestarako eguna dute larunbatean.
Iñigo Leza plataformako kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu digu, alde batetik, Tapia legeak ekarri dezakeena eta, bestetik, Abiadura Handiko Trenari alternatibak bilatzeko egin duten proposamena. Gaur bertan aurkeztuko dute, Zabalganako gizarte etxean 7retan, tren sozialaren proposamena garatuko duen txostena, ikerketa burutzen egon diren ingeniariek.
Ostiral honetan, hilak 13, jaialdia antolatu dute Gasteizko Gaztetxean, kontzertu batzuk eskainiko dituzte manifestaziorako giroa berotzeko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñigo Leza (Araba Bizirik): "Kapitalismoa aldatzen badugu baina lurraldea ez bazaigu gelditzen gero bizitzeko, ez dago ezer"00:18:56
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!