Informatzen jarraituko dugu, Polizia salatuko dugu
Denbora tarte laburrean ARGIAko eta HALA BEDIko kazetarien lana oztopatu du Poliziak Gasteizen. Maiatzaren 7an Gasteizko udaltzain batek ARGIAko kazetariak etxegabetze batekin erlazionatutako polizia operazioaren irudiak hartzea ekidin nahi izan zuen. Maiatzaren 8an, Talka espazio okupatu feministaren desalojoaren aurkako protestez informatzeko trabak jarri zizkion Ertzaintzak HALA BEDIko kazetariari. Bi kasuetan, mehatxuak eta gezurrak erabili ditu poliziak. Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) babesa adierazi diete bi hedabideei. ARGIAk eta HALA BEDIk elkarrekin poliziaren jarrera salatuko dugu Sindikoan eta Arartekoan, eta KEE eta EKE elkarteak izango ditugu ondoan
Informatzen jarraituko dugu. Ez da lehen aldia poliziak informatzeko eskubidearen eta kazetarien aurka egiten duena, Euskal Herrian eta munduan. Ez da lehen aldia ARGIA eta HALA BEDIko kazetariak direna jazarriak. Iraganeko zentsura saiakeren aurrean esan genuen, eta gaur berretsi egiten dugu: informatzen jarraituko dugu.
Informazio eta adierazpen askatasunak oinarrizko eskubideak dira. Boterearen jardunari eta poliziaren lanari jarraipen kritikoa egitea, jendarte osasuntsu baten eguneroko arrunta beharko luke. Hori horrela ez den bitartean, bereziki ezinbestekoak dira gehiegikerien lekukotasuna ematen duten hedabide independenteak.
Salaketa, kazetarien elkarteen babesarekin
Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) babesa adierazi diete ARGIA eta HALA BEDIri. Poliziaren mehatxuak “gogor” salatu dituzte eta “informatzeko eskubidearen aurkako ekintzak” direla adierazi dute. Komunikabideen “aurretiazko zentsura” helburu duen agintari zein segurtasun indarren ekintza oro gaitzetsi dute era berean. Eta erakundeei eskatu diete kazetarien “funtzio publikoa” bermatzeko, gizartea informaturik egon dadin, “egiazko, kontrastatutako eta iturri oneko datuekin”.
Aipatutako guztiengatik ARGIAk eta HALA BEDIk maiatzaren 7 eta 8ko poliziaren jarrera salatuko dugu, eta euskal kazetarien KEE eta EKE elkarteak izango ditugu ondoan. Gasteizko eta EAEko herritarren defentsarako instituzioetan jarriko ditugu salaketak: Sindikoan eta Arartekoan, alegia.
Ataka historiko honetan, inoiz baino gehiago
Nagusiki Mozal Legearen aplikazioarekin eta horren mehatxuarekin saiatzen da polizia irudiak hartzea galarazten. Eskubideen aurkako lege antidemokratikoa da baina, izan dezagun argi, irudiak hartzea debekatzen ez duena. Ez kazetariei, ez inongo herritarri. Irudiei ondoren ematen zaien erabilera da zigortua izan daitekeena.
Mozal Legea 2015ean onartu zuen Espainiako Kongresuak, testuinguru oso zehatzean: 2008ko krisiaren kalteak herritarren bizkar zamatu zituzten boteretsuek; 2011n politika horien aurkako borroka herritar indartsuen ziklo berria zabaldu zen estatuan; eskubide zibil eta politikoen erabilera ugaritu eta sakondu egin zen, tartean polizia gehiegikerien irudiak hartzekoa, kazetari independenteen zein herritarren aldetik; eskubideen “gehiegizko” erabilera horren aurrean onartu ziren Mozal Legea eta zigor kodeko beste zenbait moldaketa. Gaur, 2020an, 2008koa txiki utzi dezakeen krisian murgilduta gaude. Historia hurbila errepikatu nahi ez badugu, krisiari irtenbide justu bat eman nahi badiogu, boterearen agenda gelditu eta herritarrona bultzatu nahi badugu, informatzeko eskubidea praktikatzen jarraitu behar dugu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!