Infernu bilakatuko dute Gasteiz hiriko Gune Autogestionatuek otsailaren 22an
Gasteizko proiektu autogestionatuek egitarau bateratua osatuko dute inauterietarako: deabruz mozorrotu eta "kapitalaren hiria" infernu bilakatuko dute otsailaren 22an.
Inauterien atarian, bat egin dute Gasteizko proiektu autogestionatuek. Gasteizko Gaztetxea, Talka, Errekaleor, Sumendi espazioa eta Auzolana Pilotalekua elkarrekin mozorratuko dira otsailaren 22an, «negu gorrian, autogestioaren deabru» direla aldarrikatzeko.
Deabruz mozorrotuko dira, hain zuzen, bost guneetako kideak eta beraiekin batera ekimenean parte hartu nahi duen orok.
Gasteizen » jaun eta jabe» den kapitalari aurre egin nahi diote dinamika berri honekin, «Negu gorrian izoztera kondenatuta» dauden kale, auzo eta milaka herritar «berotzeko». «Berotasunaren monopolioarekin hausteko prest, beste behin ere kaleak astintzeko hautua egin, eta negu gorria gure egiteko batuko gara Gasteizko Gune Autogestionatuak» azaldu dute zabaldu duten oharrean.
🔱Otsailaren 22an🔱
Kapitalaren hiria 🤵👮🚓
infernu bilakatuko dugu 💥👹😈
👇👇👇👇👇👇👇👇👇👇 pic.twitter.com/WDf41d34Vc
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) February 3, 2020
Ez da Gasteizko Gune Autogestionatuak inauterien testuinguruan elkartzen diren lehenengo aldia, 2016ean «Okalauasa» dinamika jarri zuten martxan. Tribu indigenak hartu zituzten orduan gaitzat.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!