Indarra kultur elkarteak 50 urte bete ditu
Ospatzeko ikuskizun bereziak antolatu dituzte. Lehenengoa Inauterietan izango da: Gasteizen, otsailaren 17an Plaza Berrian 20:00tan.
Indarra Euskal Kultur Elkartea Gasteizko euskal elkarte bat da. Frankismoaren hondarretik euskal dantzak berreskuratu eta zabaldu ditu Araban zehar, eta bereziki esanguratsua izan da Gasteiz mailan elkarteak euskal kulturari egin dion ekarpena azken hamarkadetan.
2023. urtean 50 urte bete ditu Indarrak eta hori ospatzeko ikuskizun bereziak antolatu dituzte. Lehenengoa Inauterietan izango da: Gasteizen, otsailaren 17an Plaza Berrian 20:00tan. Indarrak inauterietan urtero egin ohi du dantza emanaldia, baina ikuskizun hori berezia izango dela azaldu du taldeak. Euskal dantzak, euskal folklorea eta euskal mitologia izango ditu oinarri. Gainera, Indarratik igaro diren dantzari historikoek ere parte hartuko dute ikuskizunetan.
Indarra Euskal Kultur Elkartea eta inauterietako jaiak
Inauterietako konpartsak beti izan dira ekitaldi garrantzitsuak Gasteizen, baina gutxik ezagutzen dute haien jatorria. Frankismoa bukatu berritan, Indarrak “kaleak musikaz eta dantzaz bete nahi” eta, horretarako, hiriko lehen inauteri-konpartsa antolatu zuen 1979an. Harrera ona izan zuen gasteiztarren artean eta konpartsek gaur arte jarraitu dute.
Horregatik, Indarrak urteak daramatza inauteri ikuskizunak eskaintzen. Dozena bat emanaldi baino gehiago egin dituzte dagoeneko, 2005etik hona.
Indarraren hastapenak
Elkartea 1973an sortu zen, frankismoaren azken urteetan. Hasiera-hasieratik, “Arabako eta Euskal Herri osoko ohiturak dantzen bidez aztertzea, kontserbatzea eta erreproduzitzea izan zuen helburu”.
Lehen urteetan, besteak beste, herrietako jaietan edo urte amaierako jaialdietan “Ilargi Betea” bezalako jaialdiak antolatzen egin zuen lan.
50 urte bete ostean, Indarrak bere helburuarekin jarraituko duela adierazi du: “folklorea zabaldu, irakatsi eta jaioterrira itzuli, hau da, herrira itzuli”.
Urtean zehar emango dute Indarraren 50 urteko ibilbidea ospatzeko programatutako gainerako jardueren berri.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!