Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoaren eraikuntza aldarrikatu dute Itaiak deitutako manifestazioan
Aldarrikatzen dutenez, "indarkeria betikotzen duen egiturazko oinarria borrokatzen badu soilik bete dezake bere funtzioa indarkeria matxistaren aurkako jardunak, hau da, sozialismoaren eraikuntzaren norabidean indarrak metatzen baditu".
Egungo «kultura progresistak» emakumeen ahalduntzea bultzatzen duelako ustea zalantzan jarri dute Itaiako kideek azaroan zehar egindako kanpainarekin. Atzo, azaroaren 25ean, manifestazioa egin zuten Gasteizen «Emakumeon sexualizazioa, batzuen ahalduntzea eta besteon kondena» lelopean.
Izan ere, «emakume langileon bizitzetan» indarkeria «eguneroko ogia» dela argi dute eta, azaldu dutenez, «kultura progresistak, indarkeria bera klaseetan banatutako gizarte baten ondorio ukaezin bezala ulertzen ez duenez, azken instantzian, emakume burgesen ahalduntzea bermatzen du eta emakume langileon kontrako biolentzia areagotzen den bitartean honen normalizazioari bide ematen dio».
Horren aurrean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean, manifestazioa egin zuten eta indarkeria matxistari aurre egiteko «sozialismoaren eraikuntzaren norabidean indarrak metatzeko» beharra aldarrikatu zuten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!