«Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu» jardunaldiak antolatu ditu Gasteizko Itaiak, maiatzaren 28rako
Itaiaren arabera, "urgentziazkoa" da emakume langileek jasatzen duten indarkeria matxistari aurre egiteko bitartekoak garatzea, eta hori da jardunaldiek sakondu asmo duten gaia.
Gasteizko Itaiak, emakumeen antolakunde sozialistak, egun osoko jardunaldiak antolatu ditu maiatzaren 28rako, indarkeria matxistaren inguruan hausnartzeko. Itaiaren irakurketaren arabera, «urgentziazkoa» da emakume langileek jasatzen duten indarkeria matxistari aurre egiteko bitartekoak garatzea, eta hori da jardunaldiek sakondu asmo duten gaia.
Gasteizen 2022an gutxienez 31 eraso gauzatu direla salatu du kolektiboak, komunikabideetan atera diren datuen arabera. Egoera horren aurrean «antolatzea beharrezkoa» dela uste dute, eta bide horretan baliabideak sortzea.
Egitaraua
Goizez, bi hitzaldi izango dira Aldabe Gizarte Etxean: lehena, indarkeria kasu bat salatzean kontuan izan beharreko elementuak argitzeko; bigarrena, aldiz, indarkeria matxistaren aurrean antolatzeko gakoen inguruan hausnartzeko. 11:00etan eta 12:30etan izango dira, hurrenez hurren.
Eguerdian bazkaria antolatu dute Gasteizko Gaztetxean, 14:30etan. Bost euroan daude salgai bazkariko tiketak. Sare sozialen bidez edo emailez (itaiagasteiz@gmail.com) idatzita eskuratu daitezke.
Bukatzeko, aisialdi eskaintza ere egongo da jardunaldien egitaruan. Nerepe taldearen kontzertua bazkalostean eta, ondoren, 20:00etatik aurrera Zarata Selektion, Zuretzako Mezua eta Droga Purpura DJa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!