Indar erakustaldia Alde Zaharrean, Santo Domingoko bizilagunen alde eta Udalaren utzikerian aurka
Santo Domingoko bizilagunek pairatzen ari duten utzikeria salatu dute hamaika lagunek Gasteizko Alde Zaharrean barrena. Udalaren utzikeria salatzeaz gain, elkarbizitzarako deia egin dute beste behin ere. Hustu dituzten 40 eta 42 blokeetatik abiatu da manifestazioa eta Alde Zaharrean barrena manifestazioa egin ostean, bloke berdinetan amaitu da manifestazioa. Aurreko larunbateko elkarretaratzea bezala, gaur ere manifestazioa zaratatsua izan da.
Asteetako utzikeria, asteetako mobilizazioak
Orain dela hamar egun, Gasteizko Alde Zaharreko eragile ezberdinek Santo Domingo Bizirik! kanpaina jarri zuten martxan. Helburua, bikoitza zen: instituzioen utzikeria salatzea eta elkarbizitzarako deia egitea. Eragile horien artean zeuden Gasteiz Txiki Auzo Elkartea, Goian, Gasteizko Gaztetxea, Hala Bedi…
Kanpaina aurkeztearekin batera, larunbatean, azaroaren 11n, elkarretaratzea zaratatsua egin zuten kalean bertan. Auzoko norbanako eta eragile ugari batu ziren elkarretaratzera, tartean, Gasteizko Okupazio Mugimenduko kide ezberdinak. Izan ere, aurreko astean, Gasteizko Okupazio Mugimenduak etxebizitzak eskaini dizkiei Santo Domingo kaletik kanporatu dituzten bizilagunei.
Baina elkarretaratzeak elkarretaratze eta keinuak keinu, arazoak bere horretan jarraitzen du. Udalaren eta gainontzeko instituzioen utzikeria, CaixaBanken jarrera, obren gastu altua, Santa Maria Fundazioaren plana… ezkutuko desjabetze baten beldur dira Santo Domingo kaleko bizilagunak.
Hori gutxi balitz, bizilagunek Udaltzaingoaren jarrera salatu zuten. Norbaitek blokea okupatuko zuelako beldur ziren Santo Domingon; hori dela eta, giltzarrapo batzuk jarri zituzten ateetan. Giltzarrapo horiek poliziei eman behar izan zizkieten euren etxeak uzterakoan. Santo Domingo Bizirik! kanpainatik, argi dute Udaltzaingoaren presentzia gehiegizkoa dela eta “beldur” sentsazioa sortzen dutela, “kale arriskutsuaren” irudia ematearekin batera.
Santo Domingo Bizirik! kanpaina, bitartean, martxan dago eta hala erakutsiko dute, beste behin ere, azaroaren 24ko elkarretaratze batean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!