Inauterietara atzeratuko da Hala Bediren gabon zaharretako jaia
Covid 19ak eragindako pandemiaren egoera eta horren aurkako neurriak direla eta, ez da egingo Hala Bedi Jimmy Jazz aretoan ospatzekoa zen gabon zaharretako jaialdia, baina inauterietarako mantenduko da programazioa. Sarrerak dituztenentzako, itzultzeko edo gordetzeko aukera egongo da.
Covid 19ak eragindako pandemiaren egoera eta horren aurkako neurriak direla eta, ez da egingo Hala Bedi Jimmy Jazz aretoan ospatzekoa zen gabon zaharretako jaialdia.
Hala ere, bertan behera utzi beharrean, atzeratzeko apustua egin eta jaialdia inauterietan egingo dugu, Jimmy Jazz-ekin batera. Programazioa berdin mantenduko da ahal dela eta musikari eta artista gehiago gonbidatzen saiatuko gara.
Gabon zaharretako jairako sarrera duten horiek inauterietarako jaialdirako gorde ahalko dute sarrera. Garai zailak izan dira kulturarentzako eta eragileen sostengu ekonomikorako eta aukerak zabaltzen eta bultzatzen jarraitu nahi dugu. Horregatik, ahal baduzue, sarrerak ez bueltatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
Hala nahi ez duenarentzako, dirua itzultzeko aukera ere badago. Horretarako, bi aukera daude:
- internet bidez erosi dutenek sarrerak@jimmyjazzgasteiz.com helbidera idatzi beharko dute sarrera itzuli nahi dutela esateko,
- eta Hala Bedi tabernan erosi dutenek, tabernan bertan eskatu dezakete sarreraren dirua bueltatzeko, erosi zueten sarrera bueltatuz.
Sarrerak itzultzeko epea astelehenean hasiko da, urtarrilaren 3an, eta hilaren 15a izango da azken eguna.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!