Imaginate Frama enpresako langileen egoera salatu dute
Elkarretaratzea egin zuten igande arratsaldean Legutioko kiroldegian. through Alea.eus
Legutioko gaztegunea eta ludoteka kudeatzen dituen Imaginate Frama enpresako hainbat langileren egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten igande arratsaldean. 2018ko martxotik gaur arte, langile horien lan baldintzak zapaldu dituztela salatu dute, eta eduki beharko luketen Arabako hitzarmena apurtuz enpresak neurri ezberdinak ezarri dituztela arbuiatu dute.
Kiroldegiko atarian egindako elkarretaratzean irakurritako eta egunotan herritarrei banatutako ohar batean jakinarazi dutenez, lan orduak ez dira hitzarmenean ezarritakoaren arabera ordaindu, egindako ordu guztiak ez dira gizarte segurantzan altan eman eta kontratu guztiak ez dira eman eta sinatu. Horrekin batera, salatu dute hilabete horiek guztietan euren soldatek murrizpenak jasan dituztela eta jai egun eta gaueko plusak ere ez dizkietela ordaindu. Egoera horren aurrean, langileek euren lan baldintzak hobetu eta erregulatu ditzatela eskatu dute.
Gaineratu dute langileek jasandako «presioaren ostean», enpresak Arabako hitzarmena beteko duela baieztatu diela: «Dena den, oraindik egoerak bere horretan jarraitzen du. Langileek zor zaien diruarekin zer gertatuko den edota ordainduko zaien ere ez dakite, enpresak ez baitie erantzunik eman», salatu dute.
Guzti hori dela eta, honakoa eskatu diote enpresari: langileei zor zaien dirua ordaintzea; aurrerantzean, Arabako hitzarmena betetzeko bermeak ezartzea; eta hirugarrenik, lan baldintza duinak bermatzea eta langileei ematen zaien tratua errespetuzkoa izatea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!