Ilargi (Hackmeeting 2019): «Software askea, teknologia enpresa handiei aurre egiteko»
Errekaleorren burutuko da irailaren 20tik 22ra.
2019. urteko Hackmeeting bilkura Gasteizen egingo da, Errekaleor Auzo Askean. Espainiar estatuan ibilbide luzea dauka topaketa honek, eta teknologia enpresa handien hegemoniari aurre egiteko moduak proposatzea du helburu, software askea bultzatu eta burujabetza teknologikoaren bitartez gure komunitateak indartu nahi ditu.
Antolatzaileetako bat den Ilargi izan dugu gaur Hizpidean. Berak, teknologia askearen garrantzia azpimarratu eta «teknokapitalismoaren» arriskuez ohartarazteaz gain, aurtengo edizioaren oinarriak azaldu dizkigu. Irailaren 20tik 22rako asteburuan burutuko da aurtengo Hackmeetinga, Errekaleorren. Lotarako lekua eta otorduak bertan egiteko aukera izango da, https://es.hackmeeting.org/ helbidean izen emanda.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ilargi (Hackmeeting 2019): "Software askea, teknologia enpresa handiei aurre egiteko"00:18:23
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!