Ikuskizun, kontzertu eta aldarrikapenez beteak datoz Judimendiko jaiak
Bi urtez pandemiaren egoerari moldatu ostean, ohiko erara bueltan dira berriro ere Judimendiko jaiak. Ekainaren 17tik 26ra arte luzatuko dira, hau da, ostiraletik igandera. Askotariko jarduerak izango dira auzoan zehar; besteak beste, Gazte Eguna ospatuko dute ekainaren 25ean, larunbata.
Jarduerak ekainaren 17an hasiko badira ere, 23an, ostegunean, egingo dute jaien hasierako txupinazoa, 17:00etan Sefarad plazan. Ondoren, 17:15etatik aurrera, txaranga, dantza plaza eta kalejira egingo dira, baita sua piztu ere. Hurrengo egunetan ere, haur, gazte eta helduentzako jarduerak egongo dira: tailerrak, hitzaldiak, ikuskizunak, herri zinema, artisau azoka egunero…
Larunbatean, Gazte Eguna
Urtero egin ohi dutenez, Gazte Eguna antolatu du auzoko gazte mugimenduak. Ekainaren 25ean, larunbatean, 10:00etan Judimendiko SUmendi espazioan hasiko da, auzolan batekin. Ondoren, gazte bazkaria eta bingo musikatua izango dira.
Aurten, arratsaldean, Judimendiko Gazte Asanbladak manifestazioa deitu du auzoko jaietako gazte egunean, auzoan emantzipatu eta bizitzeko eskubidearen alde. Urteak eman ditu asanbladak etxebizitzaren auzia lantzen, eta aurtengo ikasturte hasieran «Gure bizitzak proiektatu, Judimendin emantzipatu!» dinamika jarri zuten martxan. Ordutik galdetegiak eta lan komunikatiboa egin, zein datu estatistikoak lortu eta eman dituzte. Orain, mobilizazioarekin emango diote kanpainari jarraipena.
Amaitzeko, zunba, ekitaldia eta kontzertuak egongo dira txosnagunean. Takoi lasterketa ere antolatu dute gazteek goizaldean.
Kontzertuak
Ostegunean Akerbeltz erromeriak girotuko du txosnagunea. Ostiralean Kilimak, Apolo G’s eta Iheskide taldeek joko dute; eta, bukatzeko, larunbatean Grima, Ginger, Herdoil eta Nikotina taldeak izango dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!