Ikusgunek hamalau eraso LGTBI+fobikoren berri eman du Araban
Azken urtean egondako 14 eraso LGTBI+fobiko zenbatu ditu Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak Araban. Aurreko urteetan baino intzidentzia gutxiago jaso dira, baina "beherakada hori egoera pandemikoarekin estuki lotuta dago, eta horrek zaildu egin du indarkeriazko egoerak salatzea, bai eta tradizionalki eraso asko (jaiak, aisialdiak, etab.) gertatu diren gunerik ez egotea ere".
Ikusgunek Gasteizen sexu-orientazioaren eta genero identitatearen aurka izandako gertakariei buruzko IV. txostena kaleratu berri du, eta bertan jaso du «gure udalerrian LGTB+fobiari dagokionez dagoen errealtatea». Hamalau eraso zenbatu ditu aurten Ikusgunek Araban; «eraso motari dagokionez, jasotako gorabeheretatik 6 gorroto-diskurtsoari dagozkio, 3 eraso, 3 zisheteropatriarkatuaren ugalketari, 1 diskriminazioa izan da eta bat genero barrukoa». Aipatu dutenez, «nabarmentzekoa da erasoen eta gorroto-diskurtsoaren gorakada nabarmena; izan ere, 2019-2020ko aurreko txostenean % 12 eta % 24 ziren, hurrenez hurren, baina azken urte horretan % 21 eta %43raino igo dira».
Pandemia egoerari ere egin diote erreferentzia: «COVID-19ak sortu duen testuigurua kontutan hartuta, lesbianak, gayak, bisexualak, transak eta intersexualak (LGBTI+) elkarren artean gurutzatutako diskriminazioei aurre egiten ari dira, bai genero-identitateagatik eta/edo sexu-orientazioagatik, bai desberdintasun-faktore batzuengatik ere: migratzaileak izateagatik, edo gazteak eta nerabeak, adinekoak, dibertsitate funtzionala izateagatik, eta abar».
Amaitzeko, Madrilgo Diputatuen Kongresuan erregistratu den trans legearen inguruko balorazio bat ere egin dute: «Gasteizen LGTBI+fobiaren intzidentziaren inguruko datuak jasotzen hasi ginenetik 12 dira jasotako transen aurkako gertakaerak. Kasu gehienak dokumentazioarekin zerikusia duten erakunde-esparruko gatazkei dagozkie. Lan-arloan ere sortzen dira gatazka handiak. Aipatu dugun lege-proposamenak gatazka horiek guztiak arinduko lituzke. Gainera, errekonbertsio-terapien gaia ere landuko luke, kezka handia sortzen dutenak IKUSGUNEn, gure hirian iragarri baitira». Horregatik, Ikusgune «trans legea onartzearen alde dago».
informe-anual-Eusk (behin betikoa)-online (1)
informe-anual-CAST (behin betikoa)- online
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!