Ikasturteko azken Muinoko Hotsak, Mice eta Serpiente taldeekin
Ekainaren 14an izango dira kontzertuak.
Amaitu dira 2018-2019 ikasturteko Muinoko Hotsak jaialdiak. Maiatzean Hala Bedi Rock ospatzeko etenalditxo bat hartu eta gero, Gasteizko Gaztetxeak eta Hala Bedik antolatzen duten jaialdiak ikasturteko azken emanaldia egingo du ekainaren 14an, ostiralean, muinoko etxean.
Ohitura den legez, Arabako talde bat eta kanpotik etorritako beste bat egongo dira oholtzaren gainean. Kasu honetan, urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero bere bakarkako bideari ekin dion Miren Narbaiza egongo da gurean, MICE izenpean kaleratu baitu bere debuteko lana. Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa.
Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen konpartituz. Ordutik ez da geldi egon, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Split taldeetan ere ikusi ahal izan dugu gitarra, teklatuak eta ahotsarekin lagunduz. Orain, besteekin konpartitzeaz gain, bere barrurako bidaia egiteko tenorea iritsi zaio, bere lanik eta pertsonalena.
Bestalde, orain dela bi urte argitaratu zuten euren lehen EPa Bilboko Serpiente taldekoek. Talde esperimentalak, sintetizadoreak ditu lagun bere punk elektronikoan. Arteari eta ikus-entzunezkoen munduari lotutako musikarien kontzertua gogoekin espero da muinoko etxean.
Sarrerak aurki Hala Bedi Tabernan, bost euoren truke.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!