Ikastetxeetako patio eremuaren hiru laurden baino gehiago asfaltozkoa da Gasteizen
Gasteizko ikastetxeetako patioak aztertu dituzte eta ondorioa garbia da: berdegune gutxi, gutxiegi, dute eskoletan. Diagnostikoak lehenengo urratsa izan nahi du, jolastokien eraldaketari eta berdetzeari bide emateko, aintzat hartuta onurak ekarriko dituela bai ingurumen aldetik, bai pedagogikoki, bai ikasleen garapen eta osasunaren ikuspegitik. through Argia.eus
Ikastetxeetako jolastokiek ez diete erantzuten ikasleen beharrei eta ez dute inongo helburu pedagogikorik. Garbi dio Ingurugiro Gaietako Ikastegiak, bere txostenean. Gasteizko udal erakunde autonomoa da Ikastegia, eta hiriburuko 109 ikastetxe aztertu ditu, haurreskoletatik hasi eta Lanbide Heziketako zentroetaraino, publiko nahiz kontzertatu.
Berdegunerik gabeko eskolak
Datuak esanguratsuak dira: patio eremuen %81 asfaltoa edo bestelako zoru irazgaitza da, eta %19 baino ez da berdea. 22 ikastetxetan, eremu berde bakar bat ere ez dute kanpo-espazioetan. Berdeguneez gain, zuhaitzak, baratzeak eta gisako elementuak aztertu dituzte, eta ezberdintasunak nabariak dira ikastetxe batetik bestera.
Txostenak abiapuntu izan nahi du, egoera aldatzeko. Azken urteotan ez dira gutxi izan jolastokiak eraldatzeko prozesuak abiatu dituzten ikastetxeak, eskoletako kanpo-espazioen garrantzia oinarri hartuta. Eskolan berdeguneak izatearen garrantzia azpimarratu dute txostenean: “Klimatikoki onuragarria da, aire kalitatea hobetzen laguntzen du eta zarata txikitzen, uraren gestioa hobetzen du… Gainera, natur elementuak baliabide pedagogiko eta hezitzaile funtsezkoa dira, eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzen dute. Frogatuta dago naturguneek buruko ongizateari eta garapen kognitiboari mesede egiten diotela”.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!