Ikasleen mobilizazioak antolatu dituzte Hezkuntza Sailaren azterketen aurka
Ikasleok Zorrotz egitasmoak deituta, mosaikoak egin dituzte Amurrioko Aresketa Ikastolan eta Zaraobe Institutuan Hezkuntza Sailak ezarritako azterketei planto egiteko.
Aiaraldea.eus bidez
Aiaraldeko ikasleek ‘Ikasleok Zorrotz’ kanpainara batu dira
Hala Bediri adierazi ziotenez, hainbat ikasle batu dira ‘Ikasleok zorrotz!’ dinamika martxan jartzeko. Dinamika honen helburu nagusia ikasleria aktibatzea da, “erreformen eta inposizioen aurrean, Euskal Herriak hezkuntza sistema propio eta burujabe bat behar duelako herritik eta herriarentzako izango dena”.
Ikasleok zorrotz dinamika borroka ezberdinen bozgorailu izatea nahi dute, “denak hezkuntza sistema eraldatzeko borroka beraren parte direla adierazteko”.
“Lan esku merkea, indibidualista, sumisoa eta akritikoa; hori da egungo hezkuntza sistemaren produktua. Eskolak sistema kapitalista heteropatriarkalak herritarrak bere zerbitzura hezteko fabrikak dira, jendartea bere moldeetan eraikitzeko trokela” direla salatu dute ohar batean.
Gainera, hezkuntza sistema “hautaketa tresna bat” bezala definitu dute, “balio dutenen eta balio ez dutenen arteko banaketa egiteko, motibazioa galdu behar dutenak desmotibatzeko…”. Zentzu honetan, ikasleak hezkuntzari dagozkion erabakiguneetatik baztertuak izaten ari direla gaitzetsi dute.
Eusko Jaurlaritzak martxan jarri nahi duen Heziberri 2020 planari aurre egiteko ere baliatuko dute dinamika. Izan ere, salatu dutenez, “berrikuntzaren eta parte hartzearen izenean sumisioaren eta inposizioaren legea saldu nahi digute”. Inposiziotzat hartu dituzte azken lege eta neurriak: “Hego Euskal Herrian inposizio horrek Espainiar estatuaren zigilua darama”. .
Harremanetarako ikasleokzorrotz@gmail.com helbidea jarri dute martxan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!