Ikasleen elkartasun mezua Altsasura, bertako gazteek bi urte espetxeratuta bete dituzten egunean
Altsasuko gazteek espetxean bi urte bete dituzten egun berean, Ernai Gazte Antolakundeak manifestazio jendetsua egin du Gasteizko Kanpusean. «Gaur Altsasuko gazteak dira, beste edozein egunetan beste edonor izan daiteke», ohartarazi dute.
Azaroaren 2an jakin genuen Altsasuko zazpi gazteak batera daudela azkenean: Araban daude espetxeratuta, Zaballako kartzelan. Eta egun batzuk beranduago, azaroaren 14an, bi urte beteko dira gazte hauek atxilotu eta espetxeratu zituztenetik: 730 egun kartzelan eta urte luzetako sententzia. Ekainean, 13 urteko espetxe-zigorra ezarri zieten kausako bi gazteri, 12 beste biri eta 9 hiruri. Zortzigarren bati, bi urtekoa, baina jada ez dago espetxean.
Beste kasu batzuetan egin den bezala, muntai poliziala salatzeko eta gazteen askatasuna eskatzeko, mobilizazioak egon dira Araban bigarren urteurren honetan. Kasu honetan, Ernai Gazte Antolakundeak antolatu ditu mobilizazioak, Espainiar Faxismoarekin Hautsi. Altsasukoak aske! lemapean. Gasteizko Kanpusean egindako manifestazioan, dozenaka lagun bildu dira Elurretatik abiatuta.
Amaieran, «lehenengo gaueko probokazioak, istilua, atxiloketak, kartzelaratzeak, akusazioak, epaiketak, frogak baztertzea, errepresioa, dispertsioa, kilometroak, asteburuetako bidaiak, negarrak…» izan dituzte gogoan. Zenztu honetan, unibertsitatetik elkartasuna helarazi diote Altsasuko herriari eta «Euskal Herriaren etorkizun politikoa burujabetzatik igarotzen dela soilik» gogoratu dute. Izan ere, gaur Altsasuko gazteak direla baina beste edozein egunetan beste edonor izan daitekeela uste dute.
«Gure herri eta kaleak indar okupatzaile arrotzez josita dauzkagu, gazteria kriminalizatzen eta jazartzen duten indar okupatzaileak […]. 78ko erregimena inoiz baino ageriago dago egun. Gu, ez gaude prest gazteak kartzelara kondenatzen dituen erregimenean bizitzeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!