Ikasleek antolatutako hitzaldi bat zentsuratu du Ekialde II ikastetxeko zuzendaritzak
Ikasle Abertzaleakek indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren testuinguruan hitzaldia antolatu behar zuen Ekialde II ikastetxean.
«Genero problematika hezkuntzan» hitzaldia antolatu behar zuten Ekialde II ikastetxeko Ikasle Abertzaleakeko kideek azaroaren 25ean, «genero problematikaren erreprodukziorako hezkuntza-sistemak betetzen duen paperaren inguruan zein auziari aurre egiteko forma ezberdinen inguruan hausnartzeko».
Bi asteko aurrerapenaz luzatu zioten ikasleek zuzendaritza taldeari hitzaldia egiteko porposamena eta baiezkoa jaso ostean hau antolatzeari ekin zioten. Zuzendaritzak hitzaldiko edukiak jasotzea eskatu zion antolakuntzan zebilen ikasle taldeari. Azaroaren 24ena mezu elektroniko bat jaso zuten ikasleek, zuzendaritzatik hitzaldia «egoki iksuten ez zutela» adieraziz eta berua ospatuko ez zela esanez.
Ikasleekin elkartu eta hitzaldia debekatuko ez zeula azaldu zuten zuzendaritzako ordezkariek ikasleei baina derrigorrean zati bat zentsuratu behar zutela,»ikasle antolakuntzaren inguruko zehaztapenak» biltzen zituen atala hain zuzen.
Kasu isolatu bat baino gehiago
Hitzaldiarekin aurrera jarraitzea erabaki bazuten ere, gogor kritikatu dute zuzendaritzaren jarrera Ekialde II ikastetxeko Ikasle Abertzaleakeko kideek. Antolakuntzan ibili diren ikasle guztiekiko errespetu faltatzat jo dute zuzendaritzak hartutako erabaki politikoa, are gehiago «hain forma txarrean komunikatu ostean». Zuzendaritza taldeak ikasleria antolatuaren jarduna mugatzeko duen inpunitatea argi erakusten duela azaldu dute eta «hezkuntza-sistema ikasle langileen disziplinamedurako tresna» dela gaineratu dute.
Ekialde II ikastetxean ez ezik, Gasteizko beste hainbat ikastetxeetan ere burutu zituen hitzaldiak Ikasle Abertzaleaek, indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren testuinguruan. Bizitza biolentoen aurrean ikasle antolakuntza aldarrikatu zuten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!