Ikasle Mugimenduak proiektore bat erosteko crowdfoundiga jarriko du martxan
Gasteizko Ikasle Mugimendua krisi sakon batean murgilduta dago. Hori ez da zeozer berria. Hala ere, Araba Tomorrowk ikerketa lan baten ostean, krisi honen arrazoien berri izan du: Gasteizko Ikasle Mugimenduak ez daki pankartak egiten.
Hiru aste ezberdinetan itxialdiz betetako jardunaldi batzuen ostean, azken urteetako erabaki garrantzitsuena hartu dute: proiektore bat erosiko dute pankartak egiteko. «Euskal Herriak bizi duen egoera historiko honen aurrean, atzera egin behar dute batzuk, beste batzuek aurrera egiteko. Eddingak gorde behar ditugu, proiektore berriei bidea zabaltzearekin batera», adierazi dute.
Datozen asteetan, eddingak «jubilatzeko» bitartekari talde bat izango dute. José Angel Cuerda eta Iban Zaldua izan daitezke hauek, baina informazio hau datozen asteetan konfirmatuko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!