«Ikasle gela» atondu nahi dute Amurrioko Gaztetxean
Ikasleentzako gela bat sortu nahi dute Ikama ikasle antolakundeko Amurrioko kideek herriko gaztetxean. through Aiaraldea.eus
«Ikastetxeetatik kanpo eskaintzen dizkiguten espazio eta balibideen kudeaketa txarra ikusita, esku artean dugun proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu», adierazi dute sare sozialetan zabaldutako bideo batean. Amurrioko Udal Liburutegiaren kudeaketa «penagarritzat» jo dute: «Ez dio inoiz ikasleen beharrei erantzun. Gainera, liburutegiaren ordutegiak arrotzak direnez, ez dugu aukera izan behar izan dugun unetan ikasteko leku bat izateko».
Aurreratu dutenez, edozein ikaslek aukera izango du espazioa «behar edo nahi duenean» erabiltzeko, «ikasteko zein talde lanetan aritzeko». Apunteak elkarbanatzeko sistema bat ere jarri nahi dute abian. «Guztion artean eraikitako proiektu bat» izango dela gaineratu dute eta, horregatik, azpimarratu dute ikasle guztien beharra egongo dela proiektua aurrera ateratzeko. Laster emango dute informazio gehiago.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!