Ikasle Eguna deitu dute larunbaterako Gasteizen
Batxiler eta DBH-ko ikasleei bideratutako eguna Los Herran institutuan ospatuko dute.
Gasteizko Ikasle Mugimendu ezberdinek Ikasle Eguna antolatu dute ekainaren 1ean Gasteizen, larunbatean. Ikasle talde hauen artean Unamunokoa, Los Herranekoa, Armentiakoa edo Koldo Mitxelenakoa daude. Izan ere, Ikasle Eguna bera Los Herran institutuan burutuko dute.
Adierazi dutenez, Ikasle Eguneko helburu nagusia «ez da formakuntzari kaña ematea». Mugimenduen arteko saretzean jarri nahi dute indarra: «Gure artean ezagutzea, datorren urtera begira borroka komunitate sendoa eta eraginkorra osatzea eta mugimenduen arteko saretzea ditugu helburutzat».
10:00etan hasiko de eguna DBH eta Batxilerreko ikasleei bideratuta dago. Gainera, Tolosaldeako Autodefentsa Sarea gonbidatu dute egunera «haien antolakuntza eredu eta esperientzietatik ikasteko asmoz».
Ikasle Eguneko egitaraua
- 10:00 Ezagutza Jolasak
- 10:30 Antzerkia
- 11:00 Mahaingurua (Tolosaldeako Autodefentsa Sarea)
- 12:30 Tailerrak
- 14:00 Bazkaria
- 15:45 Hitzaldiak: Nazio Zapalkuntza-Genero auzia
- 17:15 Ginkana
- 19:00 Ekitaldia
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!