Ikasle Abertzaleakek grebara deitu du hezkuntzaren gaineko langile kontrolaren alde
Ikasle Abertzaleak antolakundeak irailaren 15eko ikasle grebara deitu du hezkuntzaren gaineko langile kontrola aldarrikatzeko. Gasteizen bi deialdi egin dituzte: bata gaur, hilak 14, arratsaldeko 18:00etan Aldaben; bestea, bihar, hilak 15, goizeko 11:00tan Elurretatik egingo den mobilizaziorako.
Ikasle Abertzaleak antolakundeak irailaren 15erako Ikasle Greba deitu du EAEn Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu lemapean.
Burgesiaren ofentsibak aurrera jarraitzen duen eta sistema kapitalistaren krisia geroz eta nabariagoa den honetan hasi da ikasturte berria. Gainera, begibistakoa izaten ari da instituzio eta agintari politikoen kudeaketa negargarria. Horregatik, hezkuntza komunitatea osatzen duen langileriaren osasuna bermatu arte klase presentzialen etetea exigitzen dugu.
Horrez gain, ezin dugu aipatu gabe utzi egun hezkuntza erreforma prozesu batean dagoela, ez dena langile klasearen mesederako izango, inondik inora ere. Honen adibide dira hezkuntzan ematen ari diren aldaketak: trebakuntza digitalaren garrantzia handitzea, klase telematikoen normalizazoa, Huawei eta Google bezalako empresa pribatuen esku-hartzea hezkuntzan, milaka ikasleren informazioaren eroale eta kontrolatzaile izango direnak.
Egoera honi aurre egiteko ezinbestekoa da hezkuntzaren gaineko langile kontrola, hezkuntza doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala aldarrikatzea. Hori lortzera bidean, hauexek dira exigitzen ditugun neurriak, baita hauen berehalako aplikazioa ere: ikasle langileok hezkuntzaren sarbidea izan dezagun bermatzea; ikasketa modalitate telematikoak sortutako zailtasun akademikoek ikasleon ikasketa prozesua ez oztopatzea eta lan politikoa eta militantea egiteko eskubidea (biltzeko eta manifestatzeko eskubidea etab.) bermatzea.
Hau guztia aipatu ondoren, dei egiten dizuegu irailaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Aldabeko Gizarte Etxeko areto nagusian egingo den Ikasle Grebaren aurkezpenera eta irailaren 15ean, goizeko 11:00etan, Elurretatik (Gasteizko Campuseko liburutegia) abiatuko den mobilizazioan parte hartzera.
Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!
Gora ikasle langileon borroka!
Gasteizko Ikasle Abertzaleak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!