Ikasgela hutsak berriz ere, DBH 4.mailako errebalidari planto egiteko
Ikasgelak hutsik, ikasleak, irakasleak eta gurasoak kalean kartelekin, pankartak… Ohikoa bilakatzen ari den irudia errepikatu da Gasteizko Lakua, Ekialde eta Unamuno institutuetan. Maiatzaren 18an zen egitekoa DBH 4.mailan egiten den errebalida, baina Gasteizko Hezkuntza Plataformen Topaguneko kideek planto egiteko deia zuten.
Aiaraldean ere, Amurrioko Zaraobe Institutuan ikasleen %100ak egin du planto eta manifestazioa egin dute 10:30ean. Laudion, berriz, bertako ikastolako ikasle guztiek ere planto egin dute.
Institutu hauetan, ikasleek planto egin dute, irakasle eta gurasoen babesarekin. Planto hauekin, «ebaluazio propioak» aldarrikatu dituzte Hezkuntza Plataformen Topagunetik, kalifikazio sistema hau «inpoatutakoa» dela salatuz. Gainera, prozesu guztian zehar bezala, lau salaketa nagusi eman dituzte jakitera:
- “Zailtasun handia” dagoela nabarmendu dute, informazioa jaso eta trukatzeko batez ere.
- Ikuskari batzuen aldetik jarraipen estu eta zorrotza egiten ari diete langileei eta zuzendaritzako kideei, “kolaborazio” jarrera eskatzen eta “behartuta” daudela gogoratzen, funtzionarioak baitira.
- Familiei informazioa ukatzen edo berandu ematen ari zaiela ohartarazi dute Topaguneko kideek.
- “Berriro sekretismoa, partaidetza eza, inposizioa…”, salatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!