Ikas baldintza duinen alde antolatzen hasi dira unibertsitateko ikasleak
Ikasturte hasiera kaotikoa ari da izaten Gasteizko EHUkokanpusean. Ikasle talde batek asanblada irekia deitu du datorren urriaren 1erako gaia landu eta Letren Fakultateko eta Kirol Hezkuntza Fakultateko dekanotzei aurrez aurreko kalse presentzialak bermatu ditzaten exijitzeko.
Ikasturte hasiera «kaotikoa» ari da izaten hezkuntza eremuan eta bereziki Unibertsitatean. Egoera larria da Gasteizko Letren eta Kirol Hezuntza fakultateetan, ikasleek informazio falta salatu dute. Astelehenean ikasgela batera sartu ezinik geratu ziren Historiako laugarren mailako ikasleak, guztientzako lekurik zegoelako. Astelehenekoa ez da ikasturte hasiera desordenatu honen adibide bakarra: asko dira jendez gainezka egiten duten ikasgelak edo klaseak telematikoki jarraitzeko baliabideek dituzten gabeziak.
Egoera honekin kezkaturik ikasle talde batek antolatzeari ekin dio. «Uztailean EHUri ahoa betet zitzaion kalseen %70 presentzialak izango zirela esanez. Azken bi asteetan etxetik konektatuta egon gara kalseak jarraitzen. Hau gutxi bada, ikasle askok aste honetan jakin dugu klaseen herena besterik ez direla izango gure klase presentzialak» azaldu dute.
Letren Fakutltateko eta Kirol Hezkuntzako Fakultateko dekanotzei eskakizun zuzena helarazi nahi diote: aurrez aurreko klase presentzialak egon daitezen bermeak jartzea.
Gaiari ikasleen artean aterabidea emateko asanblada irekia burutuko dute datorren urriaren 1ean, osteguna, 13:15etan Letren Fakultateko atzeko aldean. Ikas baldintza duinen alde borrokatzeko deia luzatu diote ikasle orori.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!