Ikamak bestelako hezkuntza eredu bat aldarrikatu du kaleetan
Hezkuntza Legearen zirriborroaren aurka, hezkuntza eredu «feminista, euskaldun, inklusibo eta ekologista» baten aldeko greba eta mobilizaizioak egin zituen atzo, abenduak 15, Ikasleria Martxan Ikama antolakundeak, “Zuenak ez digu balio, hezkuntza gure neurrira” dinamikaren baitan.
EAE-n sortzen ari den hezkuntza legearekin desadostasuna adierazi dute ez duelako «aurrerapauso nabarmenik ematen» eta» ikasleon beharrak ez direla kontuan hartzen».
Ikamak «bestelako eredu baterako ezinbesteko lau gako» ematen ditu: hezkuntza feminista, genero eta sexu rolekin amaitu eta, zaintzan oinarrituz, pertsona ororentzako espazio segurua izango dena; euskalduna, Euskal Herriak ardaztuko duena, hizkuntza, historia eta kulturaren transmisioa bermatuz; inklusiboa, segregaziorik gabeko heziketa prozesu duin baterako aukera izateko klase sozial, sexu, arraza, erlijio zein bestelako ezaugarriek inor baldintzatu gabe; eta ekologista, momentuko egoera kritikoki aztertu eta bizimodu sostengarri berriak eraiki ahal izateko, ikasleen kontzientzia piztu eta amalurraren ezagutza bermatuz.
Horrekin batera, Euskal Herri osoan euskaraz ikasteko eskubidea bermatu eta zonifikazio legearekin bukatzea aldarrikatzen dute. Bestalde, pedagogia eredua goitik behera aldatuz, «ikasleon egoera psikosoziala kontuan izan eta ikastetxeetako kontrol sozialarekin bukatu behar dela» uste dute.
Finean, «hezkuntzan erroko aldaketak beharrezkoak direla» exijitu du Ikamak, hezkuntzak egun dituen baloreak eta sortzen ari diren legeak «ez dietelako balio» Euskal Herriko ikasleei.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!