III. Biltzarra aurkeztu du Sare herritarrak, hemendik aurrerako ibilbidea markatzeko
Hiru urte hauetako ibilbidearen gaineko hausnarketa egiteaz gain, gaurko eszenatokitik abiatuta, etorkizuneko ibilbideaz hausnartu nahi dute. Xabier Reyren familiak akzio penalak aurrera eraman nahi baditu, Sare herritarraren babesa izango duela adierazi dute.
Sare herritarrak III. Biltzarra aurkeztu du Gasteizen, martxoaren 24an Donostiako Kanpusean ospatuko dena. Bertan, hiru urte hauetako ibilbidearen gaineko errepasoa egiteaz gain, hemendik aurrerako ibilbidea markatu nahi dute; «ETA erakundeak gertura disolbatzeko hartuko duen erabakiari begira ere hausnartuko dugu». Sindikatuak eta alderdi politikoak ere gonbidatuko dituztela esan dute.
Xabier Reyren heriotzaren ostean, heriotza eragin duten kausei so egin diete Saretik. EPPK osatzen duten presoen %94a oraindik lehen graduan aurkitzen da; 30 urteko espetxe zigorra ezarri zaien preso gehienek ez dute gradu aldaketarik jasotzen; lehen graduan egoteak isolamendu moduloetan egotea inplikatzen du. Sarereren ustez, hauek lirateke arrazoi nagusiak.
Zentzu honetan, Xabier Reyren familiak akzio penalak aurrera eraman nahi baditu, Sare herritarraren babesa izango duela adierazi dute. Argi esan dute: «Xabierren heriotzak kausa objetiboak ditu; espetxe politikaren gizatasun faltaren biktima da».
Gogoratu dutenez, egun, 33 euskal preso politiko aurkitzen dira egoera honetan. Gainera, 12 emakume preso eta 9 gizonezko preso bakarrik daude kartzelan, beste kiderik gabe.
ETAk aurrera emandako pauso bat, Espainiak bat atzera
2011ko urria baino lehen, ETAk armagabetzea adostuz gero Espainiar Gobernuak espetxe politika aldatuko zuela adierazi zuen. «Aldatu du, baina okerrera», salatu dute. Berdina gertatu zen 2017ko apirilean ETAk armak entregatu zituenean edo euskal presoei gradu aldaketa modu indibidualean eman behar zela esan zienean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!