Ihart (Gernikako Gaztetxea): «Ez dagoelako biderik borrokatzea ez danik»
Egurre Gazte Asanbladako kideek Gernikako gaztetxe zaharra berrartu dute. Hamar urtez eta "udalaren hiru legegintzaldiz" hutsik egon den eraikina berriro okupatu dutela jakinarazi zuten iragan larunbatean, asanbladak antolatutako egitarauaren ostean.
2012an promesa faltsuak baliatuta hustu zuten Gernikako Gaztetxe zaharra martxan da berriz ere. Gaztetxea berrartzearekin batera, ohar baten bidez instituzioek langileen interes eta beharrak asetzeko duten gaitasun falta seinalatu zuten. Hamar urte hauetan zehar hainbat hutsune identifikatu dituzte herri mailan. Hauen artean ikasteko espazio baten beharra, «gazteok batzeko eta elkar harremantzeko espazioa izango den liburutegia» sortu nahi dute Gaztetxean. Baita «antolakuntza politikorako, aisialdi eta ekimen kulturaletarako, eta kirola egitera bideratuko den espazioa.»
Funtsezkotzat jo dute gazteen antolakuntza politikoa sustatzeko espazio berriak sortzea. «Gazte asanbladatik ekimen ugari antolatu ditugu urte hauetan hori bultzatzera begira» azaldu du Egurre Gazte Asanbladako kidea den Ihartek, eta gehitu du «espazio berri honek ere ekarpena egingo du zentzu horretan.»
Eskualdeari dagokionez, kezka ugari mahaigaineratu dituzte baita ere asanbladako kideek. Busturialdean Urdaibain eraiki nahi den Guggenheimen proiektua jopuntuan jarri dute. «Guretzako izango ez den makroproiektua inposatu nahi digute» seinalatu du Ihartek. «Gazteon eta eskualdeko langileon bizi baldintzekin negozioa egin nahi dutela ikusita, gutxi batzuen aberastasunerako izango dena, honi aurre egingo dioten baldintzak eta alternatibak antolatzen gabiltza, Gaztetxea ere bide horretatik doa.»
Egurre Gazte Asanbladatik «antolakuntzara batzeko eta kaleak hartzeko» mezua helarazi nahi diete Gernikako gazteei. Eta «edozein motatako laguntza eta babesa dela momentu honetan behar dena asanbladatik. Auzolanetan parte-hartzeko deialdia ere luzatu nahi dute, «materiala edukiz gero bertara hurbiltzea eta esku bat botatzea behar dugu momentu honetan.»
Finean, «langileon kontrolpean dauden Gaztetxeen eta asanbladen aldeko borrokara batzeko deialdia luzatzea beste barik» borobildu du Ihartek. Gero eta jende gehiago bilduta, gero eta gauza gehiago antolatu eta borrokatzeko gaitasuna izango dela nabarmendu du «denon artean posible delako» eta «ez dagoelako biderik borrokatzea ez denik.»
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!