Igor Goikolea: «Errefuxiatuek nahiago dute euren herrietara itzuli, Grezian gelditu baino»
Igor Goikolea Hala Bedi irratiko kideak Greziako errefuxiatuen kanpamenduetan izandako esperientziaren kronika xehea egin du gaur ARABA HIZPIDEn. Joan den astelehena arte, Hala Bedi irratiko hainbat kidek eman digute hango berri sare sozialetan, #HBIGrezia traolapean, eta orain, xehetasun gehiagoz kontatu digute bertan bizitakoa. Goikoleak adierazi duenez, errefuxiatuengandik euren herrietara itzuli nahiko luketela esaten entzutea izan da gogorrena: «Nahiago dugu bonba batek duintasunez hiltzea, hemen jarraitu baino». Kanpamenduetan ez ezik, Trikala herrian ere egon dira irratiko kideak, eta greziarren elkartasunaren lekuko izan dira bertan, alkateak berak baimena eman baitzuen hainbat errefuxiatu herrian hartzeko. Han jasotako esperientziarekin dokumentala egiteko asmoa dute orain, Hala Bideo YouTube kanalean argitaratuko dutena.
-
Hizpidea: Igor Goikolea: "Errefuxiatuek nahiago dute euren herrietara itzuli, Grezian gelditu baino"??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!