Igandean agerraldi masiboa egingo dute Amurrion Aitor eta Galderri elkartasuna adierazteko
Auzitegi Gorenak lau urteko espetxe zigorra berretsi zuen bi gazte arabarrentzat. Audientzia Nazionalak espetxeratzeko errekerimendua noiz abiatuko zain daude.
Ankerkeriari Stop plataformak prentsaurrekoa egin zuen atzo Gasteizen, Auzitegi Gorenaren epaiaren inguruan haien irakurketa plazaratzeko, eta igandeko deialdiaren berri emateko. Amurrioko Zabaleko ikastetxean elkartzeko dei egin dute igandean goizeko 11:00etarako, “ANkerkeria salatu” eta bi gazteei elkartasuna adierazteko.
Aitor Zelaia eta Galder Barbado izan ziren prentsaurrekoan, Ankerkeriari Stop plataformako bi kiderekin batera. Bertan salatu zuten 4 urte baino gehiagoz luzatzen ari den ibilbide polizial eta judizial “ankerraren nahigabeko protagonista” bilakatu izana Zelaia eta Barbado. Adierazi zuten ez dela beste helegiterik aurkeztuko eta, beraz, epaia irmoa dela. Lau urteko espetxe zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zien Audientzia Nazionalak, gerora Auzitgei Gorenak berretsi egin duen epaia.
Plataformatik aipatu zuten une honetan sententzia noiz betearaziko zain daudela. Hurrengo egun edo asteetan “espetxeratzeko errekerimendua” abian jarri behar du Audientzia Nazionalak, eta berehalako atxiloketa ekar dezake horrek. Ankerkeriari Stop-eko kideek salatu zuten, “atxiloketarekin edo gabe”, Aitor eta Galder espetxeratuak izango direla.
Prozesuaren anakronismoa eta krudelkeria kritikatu zituzten agerraldian. Aipatu zuten ulergaitza dela 2023. urtean espetxeak betetzen jarraitzea eta ez husten, “euskal jendartearen gehiengoak aldarrikatu bezala.” Aitor eta Galderrek herri honekiko duten konpromisoa goraipatu zuten, eta elkartasun uholde bat itzuliko dietela hitzeman zieten.
Euskal Herri osoko norbanako eta eragile politiko, sindikal eta sozial ezberdinei dei egin zieten zabalduko diren deialdietan parte hartzera, igande goizean Amurrion egingo den agerraldi masiboa kasu. Bestela ere, tokian toki elkartasun keinuak zabaltzeko deia ere luzatu zuten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!