Ibon Meñika: «Memoria tresna bat da, nondik gatozen jakiteko eta batez ere gaurkoa borrokatu eta biharkoa eraikitzeko.»
Bihar asteazkena Martxoak 30, arratsaldeko 19:00etan, "Gernika Batzordea: 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen" ikus-entzunezkoa eskainiko dute Gasteizko M3moria gunean (Fermín Lasuen kalea 5, Zaramaga).
Gernika Batzordeak diktadura garaitik gaurdainoko bilakaera du. Bonbek txikitutako bizitza eta bizipen zatiak batu eta kontakizun kaleidoskopikoa eraikiz herri memoria egiten aritu da 45 urtez. Are gehiago, momentu historiko bakoitzaren zerbitzura jarri da beti gatazka politikoen aurrean soluzioak bilatu asmoz.
Orain arteko ibilbidea kontatzeko asmoz Haritz Petralanda eta Ibon Meñikak «Gernika Batzordea: 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen» ikus-entzunezkoa egin dute, protagonisten ahotsetatik abiatuta proiektu kolektibo izaera emanez.
Hizpidean egileetako bat, Ibon Meñika elkarrizketatu dugu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ibon Meñika: "Memoria tresna bat da, nondik gatozen jakiteko eta batez ere gaurkoa borrokatu eta biharkoa eraikitzeko."00:11:17
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!