Ibilian Ibilian Arabako itzulia aurkeztu du SAREk
Arabako Sare Herritarrak presoen eskubideak aldarrikatzeko lurralde osoa zeharkatuko duen martxa antolatu du. Urriaren 7tik 9ra egingo da, Agurainetik Gasteizera. Hiru egun eta bi gau emango dituzte gelditu gabe.
Araba zeharkatuko duen martxa antolatu du SAREk, urriaren 7tik 9ra bitartean. Helburua bi aldarri nagusi zabaltzea da: euskal preso guztien euskalherriratzea eta graduen progresioa. Izan ere, SAREren arabera, «etapa berri bati hasiera ematen ari gara; urruntze politika atzean utzi eta euskal preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko etapari», eta hori hauspotu asmoz egingo dute martxa.
Euskal presoen etxeratzea
Sare Herritarrak azaldu du euskal preso politikoak, legez, «Euskal Herritarrak diren heinean, zigorra hemengo espetxeetan betetzea» dagokiela, eta «gainontzeko presoei ezartzen zaien legedi arrunta jarraituz, 3/4ak beteak izatean, baimenak eta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera» izan beharko luketela. Horixe da mugimendu honek datozen hilabeteetan ahalbidetuko duen bidea, «euskal presoak etxeratzeko jarraitu beharreko» bidea dela defendatzen baitute.
Ibilian Ibilian, etxerako bidean
Ibilbidea urriaren 7an hasiko da Agurainen, eta Gasteizeko Foru Plazan bukatu, urriaren 9an, larunbata, eguerdian. Bi gau eta hiru egunez, etenik gabe egingo da ibilaldia, eta Arabako hamaika herri igaroko ditu: Kanpezu, Argantzun eta Amurrio, besteak beste. Ibilbidea kontsultatu daiteke hemen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!