Hutsegite larriak antzeman dituzte Arabako Aisialdiaren Lan Hitzarmenaren aplikazioan
Aste honetan hasi zen mezua sare sozialetan mugitzen: hutsegite larriak eta irregulartasunak antzeman dituzte begiraleek Arabako Aisialdiaren Lan Hitzarmenaren aplikazioan. Egunek aurrera egin ahala, LAB sindikatuak hutsegite larri hauek baieztatu ditu.
Aurreko astean, testu hau irakur zitekeen sarean: «Kulturbide enpresako udalekuetako langile baten kontratua eta nomina begiratu dugu. Zenbakiak lasaitasunez atera eta gero, kontratua gaizki dagoela ikusi dugu, baina horretaz gain, 22 egunetako udaleku batengatik ia 500€ gutxiago ordaindu dizkiote. Lotsagarria iruditzen zaigu egoera hau, eta oso larria gainera»
Arabako Aisialdiaren Lan Hitzarmenaren indarraldia amaitzeko hiru hilabete falta direnean, LAB sindikatuak hutsegite larriak antzeman ditu Arabako Aisialdiaren Lan Hitzarmenaren aplikazioan. Atzera begira jarrita, negoziazio «neketsua» izan zela gogoratu du sindikatuak, urtebetez luzatu zena eta sektoreko langileentzako hobekuntza nabariak lortu zituena.
Hobekuntza hauek ezartzeko garaian, aldiz, «ezerezean gelditu dira», LABen esanetan «Arabako Foru Aldundiak antolatutako kanpamentuak kudeatu dituen Kulturbide enpresaren aldetik batez ere».
Lan hitzarmena negoziatu zenean, kanpamentuak arautzen zituen artikulua izan zen negoziatzeko zailena: «Topatu genuen arazoetako bat disponibilitatearena izan zen. Izan ere, etxetik kanpo 7tik 14 egunera arte lan egiten zuten langileek, adingabeen kolektibo baten ardura 24 orduz izateko beharrarekin». Era berean, jai egunen, oporren, kalte-ordainen…plusak negoziatu ziren. Hala ere aurretik aipatutako disponibilitatearen puntua izan zen sindikatuek borrokatu behar izan zen zailena.
Orain, salatu dutenez, Kulturbidek langileen akordio horiek nominetan gauzatu ordez, hauek murriztu eta prekaritate egoera larritu du. Aipatutako enpresa hau Arabako Aldundiak azpikontratatutako enpresa bat da: instituzioaren dirua Lan Hitzarmenean jasotako akordioen arabera jasotzen du. «Enpresa horrek irizpide horien arabera kobratzen badu eta langileei ez badie zor diena ordaintzen, non dago diru hori? Argi dagoena da nominetan behintzat ez dagoela», salatu du LAB sindikatuak.
LABek «negoziatutako lan hitzarmenaren ezarpenaren jarraipena eta ezarpenaren derrigortasuna» eskatu dio Aldundiari. «Bestela, kontratatutako langileen prekaritatearen eta esplotazioaren aldeko apustua egingo du». Amaitzeko, ordaindu gabeko soldatak erreklamatzeko neurri legalak abiatzeaz eskatu du, sindikatuaren ustez erantzukizun politikoak daudelako honen atzetik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!