‘Horma ikusezinak’ dokumentala aurkeztuko du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak ostegunean Amurrion
Eskualdeko 12 emakumeren testigantza eta gogoetak bildu ditu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Feminismo lantaldeak ikus-entzunezkoan.
Indarkeria matxistaren adierazpide ugariak jendarteratzeko ekoitzi dute dokumentala. Hainbat eremutan emakumeek bizi dituzten indarkeria motak azaleratu dituzte, baita egoera aldatzeko soluzio edo gogoetak ere. Ikus-entzunezkoa ostegunean aurkeztuko da Amurrioko Katekesi aretoan, 19:00etan. Halaber, azaroaren 25ean plazaratuko da Aiaraldea.eus atarian.
12 emakumeren bizipenak oinarri
Herri, perfil eta adin ezberdinetako emakumeek mahaigaineratu dituzte egunerokoan jasan izan dituzten zapalkuntzak. Partaideen artean daude Jone Unzaga eta Maddi Isasi Mugimendu Feministako kideak, Lorea Porres abokatua, Miren Urresti berdintasun teknikaria, Gentzane Alday pilotaria, Txani Rodrigez idazlea, Kaitin Allende kazetaria, Izaskun Garcia Bordagaray sindikalista, Ixone Collado gizarte langilea, Argiñe Rodrigez Orozkoko Guraso Elkarteko kidea, Garazi Abrisketa zinegotzia edota Malene San Pedro zuzenbide ikaslea.
Proiektuaren Aiaraldeko emakumeen topaketa feministetatik atera zen. 80 pertsonen ekarpenak aintzat hartuta zehaztu ziren bertan Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Feminismo lantaldearen lan lerro edo helburu nagusiak: koordinazio eta saretzea, komunikazioa, indarkeria matxista eta ahalduntzea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!