Mercedesen ‘Holidays Workers’ kanpainan «gardentasuna» bermatzeko kanpaina abiatuko dute
Kanpaina honek «entxufismoa» bultzatu eta «diskriminatzailea eta bartzertzailea» dela salatu du LAB sindikatuak. Ekimen ezberdinak eramango ditu aurrera sindikatuak, lan baldintzak errespetatze aldera.
Mercedes enpresak “Holidays Workers–Trabajadores de Vacaciones” kanpaina abiatu du, udan Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasleek lantegian lan egiteko. LABen ustez, «kanpainak entxufismoa bultzatzen du, diskriminatzailea eta baztertzailea da eta prekarietatea areagotzen du».
LABek salatu duenez, ikasleek bete beharreko baldintzen artean langile baten senidea edo gomendatua izatea dago. «Gure ustez, Mercedesen dagoen entxufismoaren susmoa bultzatzen du, askoren kezka baita gomendatzailearen arabera onartzea ala ez», gaitzetsi dute.
Emakumeen presentzia parekidea ziurtatzeko ez dute bermerik ikusten sindikatutik. «Oraingo honetan industria mailako formazioa ezin du aitzakia moduan erabili, ez baita eskatzen baldintzen artean. Aldi berean, azpimarratu nahi dugu kanpainaren azalpenaren hizkera sexista, zeinaren ondorioz badirudi soilik langile gizonek gomendatu ditzaketela hautagaiak».
Enpresako UGTek, CCOOek eta bertako sindikatu txikiek langile berrien soldata eskala bikoitza onartu zutenez, udako langileek 400 euro gutxiago kobratuko dute. Hori gutxi balitz, ikasle hauei erabateko disponibilitatea eskatzen zaie astelehenetik larunbatera, beraz, litekeena da malgutasuna ere aplikatzea.
Kanpaina moldatzeko eskaera
Hau guztia dela eta, LABek kanpaina moldatzeko eskatu dio enpresari. Eskaeren artean daude langile baten senidea edota gomendatua izatearen betebeharra atzera botatzea, besteak beste. Gainera, kontratazio prozesua LANBIDEren bitartez egitea exijitu dute, kontratatutakoen artean parekidetasuna bermatzearekin batera.
Zentzu honetan, «langile berriak ez diskriminatzea eta lan baldintza duinak bermatzea» jarriko dute mahaiaren gainean. Gainera kontratatutako kopuruaren barruan, langabezian dauden pertsonei kupo bat erreserbatzea beharrezkoa ikusten dute.
Horri begira, LABek ekimenak bultzatuko ditu bai enpresa barruan baita kanpoan ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!