Hizpidea | Martxoak 3 Gasteiz saio berezia
1976ko Martxoaren 3an Gasteizen espainiako poliziak hil zituen langileei eta atzo bezala egun ere borrokatzen duten gasteiztar guztiei eskainitako saio berezia.
1976ko martxoaren 3a, greba orokor eguna Gasteizen, Espainiako Polizia Armatuak sarraskia egin zuen: Zaramagako Asisko San Frantzisko elizaren barruan biltzarra egiten ari ziren milaka langileei gas negar-eragileak jaurti zizkieten poliziek, indarrez aterarazteko; eta, elizaren ate bakarretik irteten ziren eran, bi mila tiro baino gehiago egin zizkieten poliziek. Bost lagun hil zituzten, eta 150 zauritu.
Polizia haien eta Espainiako gainerako polizia indar guztien burua Manuel Fraga Iribarne ministroa zen, eta sarraskiaren erantzukizuna egun haietako protestak egiteko deialdia egin zutenei egotzi zien. Urte guzti hauetan Espainiako Justiziak ez du Gasteizko sarraskia ikertu. Espainiako polizia hiltzaileekin ohikoa den bezala, 47 urte beranduago inpunitatea da nagusi.
Orduko eta oraingo testigantzak bildu ditugu saio berezi honetan, Martxoaren 3aren inguruko abesti ezberdinekin batera. Hau da Hala Bedi irratiko Hizpidea saiotik eroritako langileei eta atzo bezala egun ere borrokatzen duten gasteiztar guztiei egin nahi diogun omenaldia.
Gora Martxoaren 3a! Botere guztia asanbladarentzat!
Hemen entzungai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!