Hizkuntzen arteko «desoreka» salatu dute Salburua auzoko hainbat elkartek Udalak programatutako kultur ekimenetan
Gasteizko Udalak uztaila eta iraila bitartean Salburua auzoan programatu dituen kultur ekimenetan "hizkuntzen artean ez dagoela inolako orekarik" salatu dute Sarburu Kultur Elkarteak eta Salburua-Burdinbide eta Larkaiate auzo elkarteek.
Gasteizko Udalak plazaratutako udako kultur programazioaren inguruko «hausnarketa eta desadostasuna» adierazi nahi izan dute Salburua auzoko Sarburu Kultur Elkarteak eta Salburua-Burdinbide eta Larkaiate auzo elkarteek. Izan ere, Salburuan uztaila eta iraila bitartean Udalak zazpi ikuskizun antolatu ditu eta horietatik bitan bakarrik entzun ahalko da euskara.
«Begibistakoa da hizkuntzen artean ez dagoela inolako orekarik: uztailean bost ekitaldi egingo dira Gabriela Mistraleko kantxetan eta horietatik lau izango dira gaztelaniaz (tartean umeei zuzenduriko ikuskizun bat. Gainera, euskarazko ikuskizuna azken-azken momentuan iragarri da, hasierako programazioan ez baitzegoen horrelakorik). Abuztuan egoera pixka bat hobea da, euskara eta gaztelania erabiltzen dituen abeslari batekin. Irailean, ordea, berriz ere, gaztelaniazko kultur ekitaldia. Salburua bezalako Gasteizko auzo “gazte” batean, zazpi kultur ekitaldietatik bitan bakarrik entzun ahalko da euskara? Zergatik iragartzen dira hain berandu euskaraz programaturiko ekintzak?»
Desoreka sekulakoa dela adierazi nahi izan dute, «tristuraz alde batetik, haserre puntuarekin bestetik», eta programazioaren arduradunek hausnarketa kontuan har dezatela eskatu dute.
Sarburu Kultur Elkartearen helburua euskaraz bizi ahal izateko lan egitea da.
Oraingo honetan, Salburua-Burdinbide eta @larkaiate auzo elkarteekin batera, hurrengo hausnarketa eta desadostasuna adierazi nahi dugu 👇
Bide batez, kulturaz 🎭🎤 zein udaz 🌄🏖️ gozatu! pic.twitter.com/6Cqk3eSLul— Sarburu K.E. (@SarburuKE) July 14, 2021
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!