Hizkuntza eskubideen urraketak ohikoak dira Gasteizko zerbitzu publikoetan: «Hilabetero jasotzen ditugu kexak»
Agurne Gaubeka Hizkuntz eskubideen Behatokiko zuzendaria Hala Bedi irratiko Hizpidea magazinean hizkuntza eskubideen urraketei buruz jardun du. Azaldu du, besteak beste, «ia hilabetero jasotzen ditugu Gasteizko Udalaren zerbitzuekiko kexak» behatokian.
Bi arazo identifikatzen dituztela azaldu du: batetik, zerbitzu zuzenetan hizkuntza eskubideak ez bermatzea; bestetik, Udalak azpikontratatzen dituzten zerbitzuetan ematen diren eskubide urraketak. Gizartetxeetako kultura eta kirol zerbitzuak, adibidez, azpikontratatutako enpresek kudeatzen dituzte.
Azpikontratatutako enpresa horietako askok, pleguetan euskara eskakizunak sartu arren eta jarduerak euskaraz iragarri arren, praktikan asko gaztelaniaz egiten ari direla azaldu du Gaubekak, abenduan jaso dituzten datuen arabera.
Adibide bat emate aldera, herritar batek komunikatutako kexa bat azaldu du behatokiko zuzendariak: urrian eman zuen izena euskaraz iragarritako kirol jarduera batean eta hiru hilabete eta hainbat kexa pasa eta gero, gaztelaniaz ari dira ematen jarduera.
Gasteizko Udalak neurriak hartuko dituela esan du horrelako kasuen aurrean, baina ez da aldaketarik eman oraingoz.
Hizkuntz Eskubideen Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zein sozioekonomikoan, babestera zuzentzen du bere jarduera.
Euskaraz bizi nahi duten herritarrak, arazoak topatzen ditu (batzuetan arazo handiak) nahi hori efektibo egin nahi izaten duenean. Horiek horrela, hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Zailtasunen aurrean herritarrei babesa eman eta euskaraz bizitzeko nahia egunerokoan eta praktikan errealitate bihurtzeko egiten du lan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!