Hizkuntza behaketa egingo da Gasteizko Jazzaldian, euskararen erabilera neurtzeko
Udalak diruz lagundu edo babesten dituen beste hainbat ekitalditan ere egingo da behaketa
Hizkuntza behaketa, Gasteizko Jazzaldian ezezik, udalak diruz laguntzen dituen edo kontratu zein hitzarmenen bidez, babesten dituen ekitaldietan egingo da. Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak proposatu du, eta lanaren ardura Bai Euskarari Elkartearena izango da.
Behaketa burutzeko, Gasteizko Jazzaldiko kontzerturen batera joatekoak diren herritarrei deialdia egin zaie, hizkuntza erabileraren behaketa egin eta galde-sorta bat bete dezaten.
Gune ezberdinetan egingo diren ekintzetan erabiltzen diren hizkuntzei erreparatuko zaie: informazio bulegoetan, Jazzaldian zehar egingo diren ekitaldietan, komunikabideen aurreko aurkezpenetan, banatuko diren euskarrietan, kale-ekintzetan, Mendizorrotzako eta Principal Antzokiko kontzertuetan, besteak beste.
Hizkuntza paisaiaren eta bestelako euskarrien argazkiak, bideoak, etab. jasotzeko aukera ere izango da.
Beste hiri batzuei jarraituz
Horrelako behaketak egin izan dira beste hiri eta ekitaldi batzuetan ere. Donostiako Bagera elkarteak, adibidez, badaramatza zenbait urte horrelako behaketak egiten. Bai Euskarari Elkarteak, eskerrak eman nahi izan dizkio Bagera elkarteari, «Gasteizko Jazzaldirako galdetegia prestatzen eskainitako laguntzagatik».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!