Hispanitatearen egunaren aurrean, herri eskolak eta mobilizazioak izan dira Gasteizen
Urriak 12, Hispanitatearen eguna, jai eta ospakizun eguna batzuentzat. Kontinente oso baten genozidioa eta hispanitatearen inposizioa ospatzen duen jai egun arrotza beste batzuentzat, edo «Erresistentzia indigenaren eguna». Lainotuta eta euritsu hasi da gaurko eguna Gasteizen, baina ikasle mugimenduak gogo handiz ekin dio goizeko herri eskolei. 13.00etan ere, hainbat eragilek deituta, burujabetzaren aldeko kontzentrazioa burutu dute dozenaka lagunek Leizaola plazako gobernu militarraren aurrean.
Hala Bedin gaur ez dugu ezer ospatzeko. Eta horregatik, magazinek, irratsaioek, webguneak eta sare sozialek egunero bezala funtzionatzen ari dira. Besteak beste, goiz-goizetik jai egun arrotzak salatzeko egin diren ekimen ezberdinen jarraipena egin dugu, #EzerEzOspatzeko traolaren bitartez. Izan ere, herri eskolak antolatu ditu Gasteizko ikasle mugimenduak, «Egun inposatuak desobeditu. Herri eskolak eraiki!» (Los Herran institutoan -Ikasle Abertzaleak-en eskutik-) eta «Jai arrotzei intsumisioa!» (Ekialde institutoan -ikasle mugimenduaren eta Judimendiko gazte mugimenduaren eskutik-) lelopean, besteak beste. Herri eskolekin batera kaleak dekoratu ditu ikasle mugimenduak, «Ikasleok jai egun arrotzei intsumisioa» aldarrikatuz. Ekialdeko herri eskolen kasuan, goizean zehar gosaria, ezagutza jolasak eta mahainguru ezberdinak egin dituzte, besteak beste, hezkuntza, aisialdia eta feminismoa landuz. Los Herran institutoan ere, ezagutza jolasak eta hitzaldi zein mahainguru ezberdinak egin dituzte, herri eskolen balioa aldarrikatuz. Hausnarketa eta aldarrikapen ezberdinak presente egon dira Los Herranen: hispanitatea, errepresioa, hezkuntza sistema…
Herri eskolen azken txanparen ostean, Leizaola plazara hurbildu dira ikasleak (goizean margo gorriz zipriztinduta agertu den gobernu militarraren aurrean), beste eragileekin batera, LAB sindikatuak, Sortu mugimenduak eta Ernai gazte antolakundeak jai egun arrotzen aurrean burujabetzaren alde deitutako kontzentraziora. «Herrien zapalkuntzaren aurrean BURUJABETZA» zioen pankartaren atzean dozenaka lagun bildu dira independentziaren aldeko oihuen artean. Azkenik, Eusko Gudariak abestuz amaiera eman diote mobilizazioari. Honen ostean, Los Herraneko herri eskolari jarraipena eman diote ikasleek, mikromatxismoen inguruko tailer feministarekin.
ARGAZKI GALERIA
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!