Hirugarren singlea kaleratu du Benizzek, Ruper Ordorikaren kolaborazioarekin
Benizze artista Gasteiztarrak hirugarren singlea atera du, Ruper Ordorikarekin elkarlanean oraingoan. Joan den martxoan, Beñat Goitiak Benizze proiektua aurkeztu zuenean, aurreratu zuen jada hiru kolaborazio aurkeztuko dituela: «Euskal Herriko bi erreferente nagusiak eta egun xarmarik handiena duen euskal taldea». Horietako bat da Ruper Ordorikaren kolaborazioa duen hau, Mamuak eta izozkiak.
Pozik agertu da Benizze egindako lanarekin: «Musikari bakoitzak amets eta helburu batzuk ditu, eta kolaborazio honekin garrantzitsuenetako bat bete dut. Eta bai, ni izan naiz Ruperri autotune geruzatxo bat jarri dion lehenengoa».
Bazatoz aurkezpen kantuaren eta Zilarrezko bala-ren gordintasunaren ostean, pop ukituekin datorren abestia da azken hau: «90. hamarkadara garamatza, dena ondo zihoan hamarkadara, eguzkia eta oporrak nagusi ziren hamarkadara. Baina oparotasun faltsu horren mozorroa erori denean eta nagusi egin garenean, errealitateaz ohartu gara. Dagoeneko betiko lagunak ez daude beti bezain hurbil. Denborak bereizi gaituenean, faltan zaitut nire aldamenean».
Gainontzeko guztaik bezala, euskaraz idatzitako kantua da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!