Hiru urteren ostean, prekarietatea nagusi Arabako erresidentzietan
Arabako erresidentzia eta etxebizitza komunitarioetako langileak lehen hitzarmen kolektiboa lortzeko borrokan ari dira, azken hiru urteetan. Gaurko greba deialdia arrazoi burokratikoengatik bertan behera utzi behar izan duten arren, manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan, patronalak negoziazioa desblokeatu dezala eskatzeko.
Albertia Campus erresidentziaren aurrean elkarretaratzea egin dute Arabako erresidentzietako langileek, ELA eta LABek deituta. Manifestazioa egin dute ondoren, «Nosotras les cuidamos, vosotros les robais» bezalako oihu artean, Arabako Foru Aldundiaren egoitzara arte. Hitzarmen duina eskatzen dute, prekarizatua eta feminizatua dagoen zaintza lanez arduratzen den sektore batean.
Orain hiru urte hasi ziren mobilizazioak, patronala oraindik eratu gabe zela. Irailean negoziazio mahaia osatzea lortu zuten, baina bost bilera egin eta gero, mahaia utzi zuten gaurko greba deitu duten sindikatuek, patronala ez zegoelako langileen eskakizunak negoziatzeko prest.
Egun, estatuko hitzarmena aplikazten zaie langileei. Horrela, 1000 euro baino gutxiago kobratzen dute, urteko 1792 orduko jardunaldia eginda. Bizkaia eta Gipuzkoako hitzarmenekin alderatuta 200 ordu gehiago egiten dute lan eta 500 euro gutxiago kobratzen.
Gauzak horrela, mobilizazio eta greba gehiago iragarriko dituzte aurrerantzean, negoziazioak aurrera egin ezean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!