Hiru urte betetzen ditu Errekaleor auzoko argi mozketak
2017ko maiatzaren 18an Ertzaintzak Errekaleor auzoko argindarra moztu zuen. Orduan altxatu zen elkartasun olatu erraldoiak, ordea, egoera irauli eta Europako irla energetiko handiena bilakatu zuen auzoa, milaka pertsonen ekarpenari esker.
Hiru urte betetzen dira gaur Ertzaintzak indarrez Errekaleorreko argia moztu zuenetik. Errekaleorreko auzokideek auzoa biziberritzen jarraitzeko apustuari heldu eta elkartasun olatu erraldoia altxatu zen egoera iraultzeko asmoz.
Baita lortu ere, ekainaren 3an jende uholde batek Gasteizko kaleak artu zituen Errekaleor «bizirik» zegoela aldarrikatzeko. Handik gutxira crowdfunding kanpaina bat jarri zuten martxan auzoko kideek eguzki plaka batzuen instalazioa gauzatzeko. Erronka ez zen txikia, 100.000 euro bildu behar baitzituzten, baita lortu ere. Milaka eta milaka herritarren ekarpenari esker Europako irla energetikorik handiena bilakatu zen Errekaleor, autosufizientziara bidean urrats garrantzitsu bat emanez.
Gauzak asko aldatu dira 2017ko maiatzaren 18ko egun euritsu horretatik. Auzo askeko bizilagunek bideo txiki batekin gogoratu nahi izan dute urteurren hau.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!