Hiru pertsona atxilotu zituzten igande iluntzean, lanean ari ez zen ertzain bati eraso egitea leporatuta
Elkarretaratzea deitu du gaur, uztailak 26, Aske Antolakundeak, atxilotuei elkartasuna adierazi eta errepresioa salatzeko.
Igande iluntzean, Santiago bezperan, Ertzaintzak hiru gazte atxilotu zituen Gasteizen, lanean ari ez zen ertzain bati eraso eta irain egitea leporatuta. Aiztogile kalean gertatu zen, iluntzeko 21:00ak aldera. Ertzaintzaren hitzetan hiru gazteek iraindu, alde egiteko esan eta batek kolpatu egin zuen.
Polizia-etxera eraman zituzten atxilotuak eta arratsaldeko aurreneko orduan karguekin aske utzi dituzte. 21, 22 eta 25 urte dituzte hiru atxilotuek.
Elkarretaratzea
Gaur, uztailak 26, elkarretaratzea egingo dute Gasteizen 19:30etan Faroloian, «Errepresioaren aurrean Euskal Herri langilea antolatu. Muntai polizialik ez! Atxilotuekin elkartasuna» lelopean. Aske Antolakundeak deitu du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!